Kalitatezko Zerbitzuaksustatuz
Berrikuntza eta konpromiso soziala
Gure erronka berrikuntzan sakontzea, sortzen diren arazo berriei erantzun ahal izateko, betiere gizartearekin hartutako konpromisoaren izenean.
Osasun eta Kominitatea Fundazioa (FSC) 25 urtetik gora daramatza hainbat osasun eta gizarte arazoren inguruan ikertzen, prebentzio lana egiten, esku hartzen eta sentsibilizatzen; beraz ere, gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonei eragiten dieten arazo horien inguruan. Gure helburuak beti izan dira pertsonen bizi kalitatea hobetzea eta gizarteratze-prozesuak bideratzea, jendearen osasun eta ongizatea sustatuz. Gaur egun 100 zentro eta proiektu kudeatzen ari gara zazpi autonomia erkidegotan, 1.596 profesional eta 300 boluntario baino gehiagorekin.Diziplina anitzeko talde profesionala daukagu eta modu koordinatuan lan egiten dute.
Gure lan filosofia eta dinamikaren oinarriak profesionaltasuna, sormena, berrikuntza, etika, komunikazioa, pragmatismoa eta eraginkortasuna dira. Horien bidez, gure erabiltzaileek kalitatezko zerbitzua jasotzen dute, merezi bezalakoa.
FSCren helburu nagusia beharrizan handiena duten pertsonengana heltzea da; erronka horri aurre egiteko oinarria hainbat arlo eta diziplinatan daukagun esperientzia zabala da. Gainera, proiektu berritzaileak planteatu ahal izateko ikuspegia aplikatzen dugu. FSCren izenean, profesionalizazioan, etengabeko berritzean eta hobetzeko gaitasunean sinesten dugu, errealitate eta beharrizan berrietara egokitu eta erronka berriei aurre egin ahal izateko.
Helburuak
Gure ekintza eremuak definituko ditugu, ikuspegi dinamiko eta diziplina anitzekoaren arabera.
- Komunitatearen ongizate, bizi-kalitate eta osasuna sustatzea. Horretarako, asistentzia, gizarteratze, laguntza juridiko, ikerketa, prestakuntza edota aholkularitza proiektuak garatzen ditugu; gainera, laguntza emateko hainbat gizarteratze-tresna dauzkagu eta sortzen ditugu.
- Osasun eta ongizatearen esparru zehatz batera mugatu gabe, fundazioak hainbat arazo mota barne hartzen ditu, bereziki gizarte eta komunitate arlokoak; edo, beste modu batera ikusita, osasunarekin erlazionatutako gizarte gaietan.
- Ekintzak gizarteari zuzenduko zaizkio, orokorrean; beraz, edozein adin, genero, arraza, nazionalitate eta egoera sozialetako pertsonen osasun eta gizarte arazoak hartuko dira kontuan. Lehentasuna emango zaie pertsona babesgabeenei edota zailtasuna handienak dituztenei: droga-mendekotasuna dutenak, baztertuak, tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeak, edadetuak, arriskuan dauden gazteak, langabezian dauden etorkinak, buruko gaixotasunak dituztenak eta abar.
- Bereziki landuko dira, baina ez bakarrik, honako gaiak: alkoholismoa; gainerako droga-mendekotasunak; jokabidezko adikzioak; HIESA eta sexu transmisioko bestelako gaixotasunak; edadetuak; osasun heziketa; presoen gizarteratzea; desgaitasuna fisikoa eta psikikoa duten pertsonak; familia barneko indarkeria, gazteen artekoa, bandalikoa, arrazista eta politikoa; eta mota guztietako gaixotasun mentalak.
- Modu espezifikoan, fundazioak herrialdeen arteko elkartasuna sustatzeko lankidetza jarduerak bideratuko ditu.
- Era berean, fundazioak komunitate arloan eta lantokian osasuna sustatzeko programa batzuk garatuko ditu, lan arriskuen prebentzioari arreta berezia jarriz.
- Era berean, fundazioak haurren eta gazteen artean bizi-kalitatea eta gizalegea sustatuko ditu, prebentzio proiektuen bidez eta dagozkion zerbitzuak emanez.
- Fundazioa, gainera, gaixotasun mentalak eta bestelako desgaitasunak dituzten pertsonen tutoretzaz eta zaintza legalaz arduratu daiteke, baita edadetuena ere, beren borondatezko ekintzak behar den moduan burutu ezin dituztenean eta ondo bereizten ez dutenean, legeak ezarritakoaren arabera, betiere.Fundazioa saiatuko da gizartea inplikatzen eta pertsonen parte-hartze aktiboa lortzen, boluntariotza sustatuz, antzeko erakundeekin lan eginez eta helburu partekatuak ditugun erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan.