Enkarterriko EtxekoLaguntza Zerbitzua
FSC Fundazioak, Lagunduz taldearekin partzuergoan, kudeatzen du Enkarterriko Etxeko Laguntza Zerbitzua, autonomia pertsonalerako laguntza behar duten adinekoei etengabeko arreta eskaintzen diena.
Bizkaiko Artzentales, Karrantza Harana, Galdames, Gordexola, Gueñes, Lanestosa, Sopuerta Turtzioz eta Zalla udaletan eskaintzen den etxeko laguntza zerbitzu honek, hilero, batez beste, 125 erabiltzaile artatzen ditu, eta 20 etxeko laguntzaile ditu kontratatuta.
Erabilera anitzeko gizarte-zerbitzu publiko eta komunitario honek eguneroko jarduerak euren kabuz egiteko zailtasunak dituzten eta menpekotasun arriskuan edo jada menpekotasun egoeran dauden pertsona edota familiak artatzen ditu. Zerbitzuaren helburua da erabiltzaileen autonomia pertsonala haien etxean bertan sustatzea, banakako prebentzio-, etengabeko arreta- edota errehabilitazio-programa baten bitartez.
Etxeko laguntza zerbitzuak barne hartzen dituen jarduerak:
- Etxeko arreta (janaria prestatzea, janztea, erosketak egitea, garbitzea, etxebizitzan mantentze-lanak egitea, etab.).
- Zaintza pertsonalak (garbiketa eta higiene pertsonala, mugikortasunarekin lotutako laguntzak, jatea bezalako oinarrizko jardueretarako laguntza, botikak ematea, etab.).
- Jarduera osagarriak (banku-, administrazio- eta osasun-kudeaketak egiteko laguntza); gizarte- eta hezkuntza-laguntza; etxeko gaitasunak lantzea, etab.
Harremanetarako informazioa
Helbide elektronikoa: coord.encartaciones@utelagunduzfsyc.org
Telefonoa: 944 792 107
Harremanetarako pertsonak: Itziar Blasco