“Intxaurrondo” etxebizitzakomunitarioak
Donostiako Udala titular den babes-zentro honetan, 65 urtetik gorako pertsona autonomoentzako 16 apartamentu daude.
Zehazki, eraikinean 2 edo 3 gelako 16 apartamentu daude, guztiz ekipatutako sukaldea, jan-egongela, bainugela osoa edota komuna eta terraza barne.
Honako zerbitzu hauek eskaintzen dira:
- Gizarte-arreta
- Autonomia hobetzeko zerbitzua
- Garbiketa
- Garbitegia
- Mantenua eta ostatua
- Animazio soziokulturala
- Mantentze-lanak, etab.
Ekipamendu honen helburu orokorra da erabiltzaileei etxebizitza egoki eta erabilgarria eskaintzea, hots, haien independentzia, bizitza komunitarioa eta integrazio soziala ahalik eta hobekien sustatzen duen etxebizitza egokitua.
Azken urtean zehar, zentroak 45 lagun artatu ditu; horietatik %75 gizonak eta %25 emakumeak, batez beste, 72 urtekoak.
Harremanetarako informazioa
Helbide elektronikoa: monsintxaurrondo@utelagunduzfsyc.org
Telefonoa: 943 27 93 53 / 628 063 934
Harremanetarako pertsonak: Nuria Larrañaga Rubio