Arreta Psikologikoaeta Osasun Mentala


Osasun Mentalean gutxienez 20 urteko esperientzia duten Psikologo eta Psikiatrak


Gure erakundeko profesional taldea profil anitzeko profesionalez osatua dago. Guztiek daukate 20 urte inguruko esperientzia psikologia klinikoan.

Batetik, Arreta Psikologiko Anbulatorioko Zerbitzuen bidez, aholkularitza eta terapia ematen dugu hainbat motatako patologia eta gatazketarako (depresioa, laneko estresa, bikote eta familia arazoak, norberaren sexualitatea onartu eta modu orekatuan bizitzeko arazoak, eta abar).

Bestetik, arreta psikosozialeko baliabideak ditugu, hala nola osasun mentalaren arretarako Klub Soziala, patologia duala daukaten pertsonentzako etxebizitzak eta laneratze arloko programa bereziak. Horiei esker, asaldura mental larria duten pertsonen gizarteratzea bideratzen da.

Azkenik, ildo horretatik, fundazioak Tutoretza Zerbitzu bat dauka juridikoki ezgaituta dauden helduentzat, baita senideentzako laguntza eta orientazio zerbitzu bat ere. FSC fundazioak mota honetako zerbitzu publikoak ere kudeatzen ditu, hala nola etxebizitza espezializatuak tutoretzapeko pertsonentzat, Errioxan; eta egoitza izaerako antzeko programa bat, Araban.

Osasun mentaleko arazo larriei arreta emateko baliabide psikosozial oso gutxi daude gure inguruan eta, gabezia handi horri aurre egiteko, gure esku dagoena egingo dugu zerbitzu berriak abian jarri eta modu egokian kudeatu ahal izateko.