Espetxe ingurukoesku-hartzea


Laneratze eta gizarteratze prozesuak


Gure erakundea aitzindaria da preso dauden eta preso egondako pertsonen bazterkeria prebenitzeko zerbitzu eta proiektuetan, pertsona babesgabeak diren heinean.

FSC erakundeak pertsona horiekin egiten duen lanaren bidez, gizarteratzea eta laneratzea sustatzen dira, bai Kataluniako espetxeetan dauden pertsonekin, baita dagoeneko askatasun egoeran dauden pertsonekin ere. Helburua da, behin espetxea utzita, beren egoera profesional eta pertsonala normalizatzen saiatzea.

Horretarako, erakunde mailako harreman eta baliabide sarea antolatu da, espetxe eremuan garatzen diren zerbitzuak osatzeko.