Gizarteratzeaeta enplegua


Prestakuntza, gizarteratze eta laneratze programak sustatzen ditugu


Pertsonei laguntza emanez eta motibatuz, ibilbide pertsonalizatuak bideratzen ditugu, bakoitzaren parte-hartze aktiboa sustatzen duten laneratze eta gizarteratze prozesuak diseinatuz.

Hasieratik, Salud y Comunidad Fundazioak prestakuntza, enplegu eta laneratze programak sortu eta bultzatu ditu, langabezian dauden pertsonei, gazteei, eta bereziki, gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei zuzenduak.

Programa horien helburua zera izan da: jendearen lan egiteko eskubidea errealitate bihurtzea, pertsona guztien laneratzea bideratuz, eta ibilbide horretan bide-laguntza ematea, jendeak bere lekua aurkitu eta ahalik eta bizi-kalitate mailarik altuena lortu arte.

Konpromisoz eta ikuspegi errealista batetik, gure herrialdera lan bila etorritako etorkinei aholkularitza eman diegu; orain, gainera, hemen lanik aurkitzen ez duten eta kanpoan bilatzen ari diren bertako pertsonei ere babesa eman nahi diegu.

Gure metodologiaren bidez, ibilbide pertsonalizatuak diseinatzen saiatu gara beti, bakoitzaren garapen pertsonalean eta laneko garapenean laguntzeko.

Horrekin batera, gizarteratzea erabatekoa izateko, osasun eta etxebizitza arloko eskubideak ere kontuan izan behar ditugu; beraz, Fundazioak etxerik gabeko pertsonentzako programak garatu eta kudeatzen ditu, aldi baterako ostatua, higiene eta osasun arreta, elikadura eta abar eskainiz. Orokorrean, ibilbide bat diseinatzen laguntzen zaie, egoera horretan bukatzeko izan dituzten zirkunstantziak kontuan izanda, betiere, egoera horretatik irten eta lortutako aurrerakuntzak mantentzeko bermea izateko.