Haurtzaroaeta familia
Adingabeen eta familien gabezia psikosozialak estaltzea
Familia eta gazteekin lan eginez metatutako esperientzia baliatuta, eredu autonomoak sortzen ditugu.
Bikote baten banaketak, batzuetan, egoera gatazkatsuak ekar ditzake; eta, era berean, seme-alaben bizitza emozionalari oso modu negatiboan eragiten die.
FSC fundazioak urteak daramatza familiei laguntza tekniko eta instituzionala ematen. Haustura prozesuetan, adingabeen eta normalean haiekin bizi ez diren beste senide batzuen arteko harremanak bideratzen saiatzen gara, baliabide neutral gisa arituz.
Elkartzeko eremuak kudeatzen ditugu. Horrela, seme-alabak normalean bizi ez diren gurasoarekin elkartu daitezke ahalik eta modu lasaienean, egon daitezkeen tentsioak baretzen laguntzeko profesionalekin, eta zaintza eta babes egokiarekin, hala behar izatekotan (indarkeria, erasoak eta abar).