Osasunaren sustapenaeta Prebentzioa


Aurrea hartzea, funtsezko faktorea


Askotariko testuinguruetan lan egiten dugu, hala nola, aisialdi eremuak, unibertsitate eta lan arlokoak, arazo sozialei eta osasun arazoei aurrea hartzeko.

Salud y Comunidad Fundazioak bere ibilbidea hasi zuenetik, prebentzioa eta sentsibilizazioa izan ditugu ardatz. Izan ere, uste dugu oinarrizko ildoak direla hainbat arazo sozial lantzeko: drogen erabilera, indarkeria matxista, osasun eta sexualitate arloko ezagutza eta abar.

FSC fundazioaren ustez, prebentzioa ez da soilik arriskuez ohartaraztea. Harago ere heldu behar da. Horregatik egiten dugu lan askotariko testuinguruetan, hala nola, aisialdi eremuak, unibertsitate eta lan arlokoak, arazo sozialei eta osasun arazoei aurrea hartzeko.

Zentzu horretan, gazteekin lan egitea eta gure boluntarioen laguntza oso garrantzitsuak dira gure metodologiaren barruan, uneoro inplikatutako kolektiboaren parte-hartzea bilatzen baitugu.