Pertsona nagusiaketa Mendekotasuna


Pertsona nagusien bizi-kalitatearen alde


Gure helburua mendekotasuna duten pertsona guztien ongizatea eta bizi-kalitatea sustatzea da, Erabateko Kalitatearen kontzeptuaren oinarri diren arreta zerbitzuen bidez.

2001eko abuztuan, gure Fundazioak “Como en Casa” izeneko ekimena jarri zuen martxan eta hasiera-hasieratik, pertsona nagusien osasun eta gizarte arazoei aurre egiteko konponbide berritzaileak bilatzeko joera argia izan du.

Salud y Comunidad Fundazioak asistentzia izaerako hainbat zerbitzu kudeatzen ditu (Egoitzak, Eguneko Zentroak, Zerbitzuak dituzten etxebizitzak, Etxez etxeko Arreta Zerbitzuak eta abar). Horien bidez, kalitatezko zerbitzuak eman nahi izan dira, baina, betiere, gertuko arreta eskainiz, diziplina anitzeko lan-talde profesionalen eskutik.

Laguntza-baliabideen bidez eskaintzen den arretaren helburu nagusia zera da: familia eta gizarte arazoen ondorioz beren etxean egoteko zailtasunak dituzten pertsonak zaintzea eta elkarren arteko bizikidetza bideratzea.

Beraz, baliabide horien aniztasunaren bidez, zera lortu nahi da: batetik, arreta jasotzen duten pertsonek ahalik eta bizi-kalitate onena izatea; eta, bestetik, mendekotasun beharrizanei erantzutea, dagozkien tratamenduak bideratuz.